Taldegunea
Talde hauen helburua materia zehatz bat sakontzean datza. Klaseak ariketak planteatu eta burutzeko izango dira, zalantza guztiak argituz eta azterketetarako prestaketa berezia egingo da.
Irakasleak taldean emango ditu eskolak berariaz antolatutako ikasgaien inguruan. Teoria eta praktika uztartuta, egutegi eta ordutegi finkoa izango dute saioek. 6-12 ikaslez osaturiko taldeak izango dira, eta irakasgaiaren arabera, astero, ordu kopurua finkatuko da.
Elkartu zaitezte eta etorri lagunartean ikasgunera!
Metodo honekin, denok elkarrekin, eskolako klaseetan emandakoa, ordu eta erdian zehar lantzen aritzea lortzen dugu. Ikasgunearen filosofia bera mantenduz, baina gai zehatzak aztertuz. Gure helburua, emaitza onak lortzeaz gain, ikasten ikastea da.
Harremanetan jarri