EINGOU filosofia

Filosofiaren sustraiak

Eingou ikasgunean lehen hezkuntza eta unibertsitate bitarteko ikasketa errefortzua eskaintzen dugu. Grosen eta Astigarragan kokatutako bi zentru dira, zeinetan guraso, irakasle eta ikasleen arteko harremana, gertutasunean eta konfiantzan oinarritzen den.


Ikasleei beren hezkuntzan laguntzeko betidanik izan dugun premiak, proiektu hau aurrera eramatera animatu gintuen. Proiektu indibidual gisa hasi zen arren, bakoitzak bere ekarpena erantsiz, EINGOU filosofia indartzeko aukera ikusi genuen. 

EINGOU filosofia gure lanaren sustraia da. Lan honetan parte hartzen dugun guztion helburua, "egingo dugu" da.

Oinarri horiek lortzeko hainbat gauza hartu behar dira kontutan, denek baitute hezkuntzarekin zer ikusia: 

Batetik, alderdi pertsonalean barneratuko gara:
  • Ikaslearen izaera
  • Ikaslearen beharrak
  • Bere uneko egoera (familia, lagunak…)
  • Gogoetak….
Bestetik, alderdi akademikoa arakatuko dugu:
  • Zein gaietan behar dute laguntza?
  • Zerren beharra du gai bakoitzean?
  • Ikasteko berezko zailtasunak: TDA, TDAH, etb.
  • Eskolan zer esaten dute behar duela?
Guzti horrekin ikaslearen jarraipena, antolaketa eta bakoitzari dagokion ikasketa teknika egokitua ezartzea oso garrantzitsua dela uste dugu. Batzuetan, gurasoekin elkarrekintza areagotzea ezinbestekoa izaten  da, eta bestetan horretaz gain, ikastetxeko irakasleekin  kontaktua mantendu behar izaten da.
 
Horrela, ikaslearentzat egokiena den metodologia aplikatuko da, ikasketa teknika propioak eta laguntza klaseak nolakoak izango diren erabakiko delarik.

Hori da gure lau ikas-metodo desberdinen zergatia:
  • Ikasgunea
  • Taldegunea
  • Bakarkako klaseak
  • On-line klaseak


Share by: