EINGOU filosofiaren helburua ikasgunetik jendea joan eta etortzea da. Hau da, guregana laguntza bila ate joka datorrena, ikasten ikasi eta beharrezko herramintak hartuta, etorkizunean bere kabuz ikasten jarraitzeko gaitasuna izatea da. Orokorrean, norbaiten laguntza dugunean, pertsona horren aprobazioa behar izaten dugu aurrera pausu bat egiteko. Talde indibidual txiki hauen bidez, dependentzia hori pixkanaka kentzea edo gutxitzea da helburua.
Betidanik egin dugu apustu metodo honengatik eta oso emaitza onak lortu ditugu. Hala izan dadin, ikasleen gurasoekin modu jarraituan kontaktuan egoten gara. Kontuan izanik pertsona bakoitza unibertso txiki bat dela, metodo hau bat ez badoa ikasleren batekin, bere beharretara egokitzen gara lanaren etekina ahalik eta handiena izan dadin, beste edozein metodologia aplikatuz.