Ikasgunean bertan, partikularretara egokitutako gunea izango da hau eta bertan aritzen gara lanean bakarkako klaseak behar dituzten ikasleekin. Kasu hauetan ere, beti saiatzen gara denok eduki ohi dugun dependentzia hori pixkanaka gutxitzen, etorkizun labur batean ikasgunera egokitzeko trebezia lortuz.
Zuei, gurasoei ere, laguntza eskeiniko dizuegu, oso garrantzitsua baita etxean lantzen den guztia.
Ikasgunean ezinbestekoa iruditzen zaigu ikasle, guraso eta irakasleen arteko gertutasuna!